7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Gizarte Ongizate, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak azaroaren 19an eman 269/2007 Foru Aginduarena. Horren bidez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kideak izendatzeko prozedura garatu zen.

Foru agindu hori 2007ko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 30ean. Testuan akats bat egin dela ikusirik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

1. artikuluan, hau dio:

"2. Profesionalen elkargoen ordezkariak gizarte zerbitzuen arloko departamentu eskuduneko titularrak izendatuko ditu, haiek proposatuta, estatutuetan ezarritakoarekin bat. Hautagai-zerrendak aurkezteko 15 egun naturaleko epea egonen da, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita...".

Honakoa behar du:

"2. Profesionalen elkargoen ordezkariak gizarte zerbitzuen arloko departamentu eskuduneko titularrak izendatuko ditu, haiek proposatuta, estatutuetan ezarritakoarekin bat. Hautagai-zerrendak aurkezteko 7 egun naturaleko epea egonen da, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita...".

Eta 2. artikuluan, hau dio:

"2. Ordezkariak gizarte zerbitzuen arloko departamentu eskuduneko titularrak izendatuko ditu, entitateek proposatuta, Hautagai-zerrendak aurkezteko 15 egun naturaleko epea egonen da, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita...".

Honakoa behar du:

"2. Ordezkariak gizarte zerbitzuen arloko departamentu eskuduneko titularrak izendatuko ditu, entitateek proposatuta, Hautagai-zerrendak aurkezteko 7 egun naturaleko epea egonen da, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita...".

Iruñean, 2007ko abenduaren 18an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0719612