69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2008ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Artaxoako Udal Planeko 4. sektoreko UA-4.2 unitateko konpentsazio batzordearen eta Artaxoako Udalaren artean, hirigintzako aprobetxamendua laga ordez haren ordaina dirutan emateko. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2008ko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0807183