69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANTZA

Aldaketa puntual xehakatua, Arantzako Arau Subsidiarioetan. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2008ko maiatzaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntual xehakatua, Arantzako Arau Subsidiarioetan, honako alderdi hauei dagokienez:

-29. artikuluaren aldaketa (lurzoruaren araubidearen aldaketa), Arantzako Arau Subsidiarioetako hirigintzako araudian.

-Artikulu hauen aldaketa, Arantzako Arau Subsidiarioetako eraikuntzaren ordenantza orokorrean: 16.a (lerrokaduren aldaketa), 17.a (eraikinen gehieneko garaiera), 18.a (solairu kopurua) eta 49.a (irizpide orokorrak).

-6. artikuluaren aldaketa (lurzoru urbanizaezinaren kategoriak) eta lurzoru urbanizaezinaren gaineko hirigintzako araudi orokorraren dokumentazio grafikoarena, Arantzako Arau Subsidiarioetako aldaketaren testu bateginean, 490/2004 Foru Aginduaren bidez onetsi baitziren.

-Artikulu berri baten onespena, 13.B, lurzoru urbanizaezinaren gaineko hirigintzako araudi orokorraren barnean, Arantzako Arau Subsidiarioetako aldaketaren testu bateginean, 490/2004 Foru Aginduaren bidez onetsi baitziren. Haren bidez, azpikategoria hau sortu da: inguru mugakiderako garapen ereduaren zainketa, lurzoru urbanizaezin gorde beharrekoan azpiegiturak eta dotazio publikoak erreserbatzeko. Arantzako 5. poligonoko 450. lurzatia azpikategoria berri honetan sartuko da.

Arantzako Udalak eskatuta, Arantzako Udalak aurkeztutako proposamenarekin eta espedientera ekarritako dokumentazio teknikoarekin bat, Xabier López de Uralde arkitektoak prestatu baitu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79,3. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2008ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L0807363