69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ULTZAMA

2008ko aurrekontuen espedientea. Hasierako onespena

Ultzamako, Odietako, Atezko, Basaburuko, Lantz eta Anueko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2007ko abenduaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2008ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Francisco Berasáin Gascue.

Iragarkiaren kodea: L0807647