69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZANGOZA

Aldaketa Zangozako Udalaren "San Vicente de Paúl" Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2007ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2008ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako Udalaren "San Vicente de Paúl" Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2007ko aurrekontuan aldaketak egiteko 4. espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Zangozan, 2008ko maiatzaren 13an.-Burua, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0807506