69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARMAÑANTZAS

Aurrekontua eta betearazteko oinarriak, 2008ko ekitaldia. Hasierako onespena

Armañantzasko herritarren batzarrak, 2008ko apirilaren 24an egin bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egiten ahal dituzte.

Espedientea interesdunen eskura dago, Udal Idazkaritzan.

Armañantzasen, 2008ko apirilaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0807480