69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

104/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Pedro Cebrián Leyún jauna Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kudeaketa eta Kontrol Sistemen Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak eginen dituela, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adostasun txostena eman duenez,

AGINDU DUT:

Lehendabizikoa.-Pedro Cebrián Leyún jauna, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa, Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kudeaketa eta Kontrol Sistemen Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

Bigarrena.-Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 12an.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0807760