II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
TAFALLA
Tafallako Udalaren Musika Eskolako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
2008ko maiatzaren 6an, Tafallako Udalaren Musika Eskolako Batzordeko buruak ondotik, hitzez hitz, azaltzen den ebazpena eman zuen:
Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak 2008ko otsailaren 19an egin bilkura arruntean, besteak beste, Tafallako Udalaren Musika Eskolako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2008ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, martxoaren 24an.
Eskabideak aurkezteko epea, deialdiaren 3. oinarrian jasoa, bukaturik, eta haren 4. oinarriari jarraikiz,
Ebatzi dut:
Lehendabizikoa.-Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea, Tafallako Udalaren Musika Eskolako txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdian:
Txanda irekia.
Onartuak:
YAGÜE GARCÍA ISMAEL
Baztertuak: inor ez.
Bigarrena.-Interesdunek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.
Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.
Tafallan, 2008ko maiatzaren 6an.-Batzordeko burua, Celina Sola Remón.
Iragarkiaren kodea: L0807407