69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BETELU

2008ko plantilla organikoa

Beteluko Udalaren 2008ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2008ko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 21ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen da Beteluko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/2008 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa bete dadin.

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioa:

Lanpostua: 1 zenbakia. Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %38,72. Berariazko baldintza: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Aldi baterako administrazio-kontratudunak. Jon Ander Mendinueta Ochotorena. Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. A maila. Lanpostuko osagarria: %38,72. Antzinatasuna: 1997ko maiatzaren 12tik.

Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Beteluko egoera linguistikoa, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da idazkariaren lanposturako, eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara maila altuena eskatuko da edo ofizialki haren baliokide den titulazioa.

Betelun, 2008ko maiatzaren 9an.-Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0807420