69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARMAÑANTZAS

2008ko plantilla organikoa

Armañantzasko herritarren Batzarrak, 2008ko apirilaren 24an egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela onetsi zuen 2008ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz. Hona nola gelditu den:

Administrazio araubideko langileak: Ana Barbarin Jiménez. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %23,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 1988ko abuztuaren 16tik. Torres del Rioko eta Elizagorriko Udalekin partekatua.

Aipatu 236. artikuluko aginduak betez, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 6/1990 Foru Legearen 202. artikuluak, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Armañantzasen, 2008ko maiatzaren 13an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0807477