69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Deialdia, arkitekto izateko 5 lanpostu betetzeko. Izendapena eta lanpostuen esleipena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2008ko maiatzaren 13an, erabaki hau hartu zuen:

(8/PR)

Iruñeko Udalaren zerbitzuko arkitekto izateko 5 lanpostu betetzeko deialdia argitaratu zen 2007ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 23an. Ikusirik deialdiko epaimahaiak egin duen proposamena, erabaki da:

1.-Honako hauek arkitekto izendatzea: Marta Peñuelas Sánchez, 100503-17 lanpostua esleiturik, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrari atxikia baitago; María Victoria Cortijo Gómez, 100503-16 lanpostua esleiturik, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrari atxikia baitago; José Luis Salinas Garralda, 100503-8 lanpostua esleiturik, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrari atxikia baitago; Javier Recalde Equiza, 100503-7 lanpostua esleiturik, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrari atxikia baitago; eta Soledad Gastiella Ramírez, 100503-15 lanpostua esleiturik, Proiektu Estrategikoetako Alorrari atxikia baitago.

2.-Izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten den egunetik aitzina.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 13an.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0807842