69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Deialdia, psikologo izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena eta lanpostuaren esleipena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko otsailaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:

Psikologo izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2007ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 1ean. Ikusirik deialdiko epaimahaiak egin duen proposamena, erabaki da:

1. María Barragán Lamana Iruñeko Udalko psikologo izendatzea, bera baita oposizioa gainditu duen izangai bakarra.

2. Hari 100517-4 lanpostua esleitzea, hutsik baitzegoen Gizarte Ongizate eta Kirol Alorrean.

Izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten den egunetik aitzina.

Iruñean, 2008ko otsailaren 5ean.-Zinegotzia, Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia.

Iragarkiaren kodea: L0807812