69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OBANOS

Aldaketa Udal Planean, AR-6-ri dagokionez

Obanosko Udalak, aurtengo maiatzaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udal Planean, AR-6 exekuzio esparruaren barnean dauden lurrei dagokienez, eta horretarako, erabaki zuen espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aditzera ematen da, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Obanosen, 2008ko maiatzaren 12an.-Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0807468