69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

238/2008 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Iruña eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan emanen diren hizkuntza ikasketek 2008-2009 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena.

Ikusirik Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela, Iruña eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan emanen diren hizkuntza ikasketek 2008-2009 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onets daitezen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruña eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan emanen diren hizkuntza ikasketek 2008-2009 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzura, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 15ean.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

ERANSKINA

Iruña eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan emanen diren hizkuntza ikasketek 2008-2009 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak

1.-Egutegia.

Iruña eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan emanen diren hizkuntza ikasketek 2008-2009 ikasturtean izanen duten eskola egutegiak baldintza hauek bete beharko ditu:

1. Ikasturtea 2008ko irailaren 1ean hasi eta 2009ko ekainaren 30ean bukatuko da.

2. a) Lehenengo eskola eguna urriaren 1a izanen da eta azkena maiatzaren 29a.

b) Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan azterketak, programazio lanak, departamentuko bilerak, klaustroak eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dira.

c) Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, azterketak, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, memoria didaktikoak, departamentu didaktikoen memoriak, amaierako memoria eta beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

3. a) Egutegiak 130 eskola egun izanen ditu gutxienez. 130 egun horietan, 60 minutukoak izanen dira eskola saioak. Eskolak hasi eta bukatu bitartean, 18 ostiral eskola gabeko lanegunak izanen dira, koordinazio lanetarako eta ikasturteari lotutako jardueretarako.

b) Martxoaren 19a jaieguna bada Nafarroako Foru Komunitateko 2009ko lan egutegi arruntean, martxoaren 20a eskola gabeko laneguntzat hartzen ahal da. Hala bada, ikasturtearen hasiera edo bukaera aldatu beharko da, 130 eskola egun izan daitezen.

c) 130 eskola egunak errespetatzen baldin badira, ikastetxeetako zuzendariek 3.b) baldintzan aipatzen den eguna eta herriko zaindariaren jaieguna aldatzen ahalko dituzte.

d) Egutegia berregokitu egin behar denean, lehen aldiz egitean erabilitako prozedura berari jarraituko zaio, betiere eskola egunen kopurua errespetatuta.

e) Ezinezkoa izanen da eskolaldia etetea azterketa edo ebaluazio aldiak ezartzeko, ez eta ebaluazio bilerak edo klaustroak egiteko ere.

f) Ikasleren batek edo denek eskolaren batera huts egiteak ez du galaraziko ikastetxeak programaturiko ordutegi ofizialen araberako eskolak eskaintzen segitzea.

4. a) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a, martxoaren 19a eta maiatzaren 1a, bai eta herriko zaindariaren jaieguna ere. Herriko zaindariaren jaieguna eskola eguna ez den batean izaten denean, horren ordezko egun bat jarriko da.

b) 2009rako lan egutegi arruntean martxoaren 19a laneguna bada, ikastetxeek berregokitu eginen dute beren egutegia, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorriko eguna ordezteko proposamena. Ofizioz esleitutako egutegien kasuan, eskolen bukaera aurreratu eginen da bi egunez.

5. Eguberrietako oporrak abenduaren 20an hasiko dira eta urtarrilaren 7an bukatuko, biak barne.

Aste Sainduko oporrak apirilaren 9tik 19ra arte izanen dira, biak barne.

3.b) eta/edo c) baldintzetan aipatzen diren eskola gabeko egunak ezin izanen dira erabili Aste Sainduko eta Eguberrietako oporraldiak luzatzeko.

6. Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.

2.-Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko honela jokatuko da:

1. Ikastetxeetako zuzendariek 2008-2009 ikasturterako eskola egutegia prestatuko dute eta, Eskola Kontseiluak onetsi ondoren, egutegiaren proposamena Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari igorriko diote. Horretarako azken eguna 2008ko ekainaren 7a izanen da.

2. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak egutegiak onetsiko ditu, aztertu ondoren. 2008ko ekainaren 20a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak onetsitzat joko dira.

3. Ikastetxeren batek bere egutegiaren proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ofizioz esleituko dio.

4. Egutegiak, onetsi ondoren, nahitaez bete beharko dituzte ikastetxe guztiek. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren gain egonen da.

5. Ikastetxe bakoitzaren egutegia ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ez duen horretarako baimen idatzia ematen.

Iragarkiaren kodea: F0807962