69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DEIKAZTELU

Ezkontza zibilak egiteko tasa arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Deizkateluko Udalak, 2007ko abenduaren 26an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ezkontza zibilak egiteko tasa arautzen duen ordenantza.

Onespenaren erabakia 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Deikaztelun, 2008ko maiatzaren 12an.-Alkatea, J. Carmelo Salvatierra Macua.

EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenaren babesean ezarri da, baita Lege hori aldatzen duen martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen eta 6/1990 Foru Legearen babesean ere.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea da zergapeko egintza, Kode Zibilaren aldaketari buruzko 35/1994 Foru Legearen babesean.

Zerga ordaindu beharra eta tasaren sorrarazpena

3. artikulua. Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Tasa ordaindu ondoren emanen du Udalak agiri bat, ezkontza zibilaren zeremonia Udalaren aretoetan egiteko eguna eta ordua zehaztuko dituena.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, ordenantza fiskal orokorreko 8. artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoak, ordenantza honetako zerbitzu publikoa eskatzen badute edo hartaz baliatzen badira.

Salbuespenak

5. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Arau-hausteak eta zehapenak

6. artikulua. Tributu arloko arau-hausteei eta horiek kasu bakoitzean ekartzen dituzten zehapenei dagokien guztian, indarra duen legeriari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legea eta dagozkion gainerako xedapenak aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak. 60,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0807415