69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

215/2008 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2008-2009 ikasturtean ikasketak egiteko hamalau lizentzia ematen dituena. Lizentzia horiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntzako funtzionarioentzat edo lan-kontratudun finkoentzat dira.

Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariariak proposatu du, dagokion batzordearen erabakian oinarrituta, ikasketak egiteko hamalau lizentzia ematea Nafarroako Gobernuaren mende dauden irakaskuntzako funtzionario zein lan-kontratudun finkoentzat, abenduaren 31ko 227/2007 Ebazpenaren bidez (otsailaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 17. zk.) onetsitako deialdia ebatzi baita.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikasketak egiteko hamalau lizentzia emateko aukeratu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren denboraldi eta modalitaterako.

2. II. eranskinean azaltzen diren arrazoiengatik ukatutako eskaeren zerrenda onestea.

3. III. eranskinean azaltzen diren arrazoiengatik baztertutako eskaeren zerrenda onestea.

4. Ikasketak egiteko lizentziaren onuradunek deialdian eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte eta, bereziki, hamaikagarren arauan zehazten direnak.

5. Giza Baliabideen Zerbitzuari eskatzea onuradunei deialdiaren hamabigarren arauan ezartzen diren baldintzak aplika diezazkiela.

6. Ebazpen hau eta I., II. eta III. eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalari eta Irakasleen Prestakuntza Atalari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 5ean.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

2008-2009an ikasketak egiteko eman diren lizentziak

ESKATZAILEA KIDEGOA MODALITATEA ALDIA

Aldama Jiménez, Carmen Maisu-maist. B 08/09/01 - 09/08/31

Santos Tambo, M.ª Pilar Big. Hezk. B 08/09/01 - 09/08/31

Blanco Cacho, M.ª Olga Big. Hezk. B 08/09/01 - 09/08/31

Jiménez Ibáñez, Jesús Javier Big. Hezk. B 08/09/01 - 09/08/3 1

López Usoz, Manuel Big. Hezk. B 08/09/01 - 09/08/31

Aranguren Aramburu, Ana I. Big. Hezk. A2 08/09/01 - 09/08/3 1

Santed Hernando, M.ª Pilar Big. Hezk. A3 08/09/01 - 09/08/3 1

Felipe Hernández, M.ª Carmen Big. Hezk. B 08/09/01 - 09/08/3 1

Valdés Rodriguez, Marta Isabel Big. Hezk. A3 08/09/01 - 09/0 8/31

Abad Sota, Ana C. LHko irak. A3 08/09/01 - 09/08/31

Zemborain Arregui, Itziar Lehen Hezk. A1 08/09/01 - 09/08/31

Lopez Rozas, José Ramón Lehen Hezk. B 08/09/01 - 09/08/31

Goñi Salvador, Julián Big. Hezk. B 08/09/01 - 09/08/31

Martín Sánchez, Luis Big. Hezk. B 08/09/01 - 09/08/31

II. ERANSKINA

2008-2009an ikasketak egiteko ukatu diren lizentziak

DEITURAK ETA IZENA UKOAREN ARRAZOIA

Bustingorri Mendigacha, Justo 8. araua, 5. atala

III. ERANSKINA.

2008-2009an ikasketak egiteko baztertu diren lizentziak

DEITURAK ETA IZENA BAZTERKETAREN ARRAZOIA

1.-Agirre Arteaga, Xabier 8.5 araua.

2.-Barberena Ibarra, Jon 4.b araua.

3.-Barrena Domínguez, Helena 4.b araua.

4.-Martínez Fernández, Pilar 1. A1 araua.

5.-Beraza Díaz, M.ª Bedelia 6. o araua.

6.-Bartola Ramos, Susana 8.5 araua.

7.-Mariezcurrena Elizalde, Beatriz 8.5 araua.

8.-Peña de Marcos, Antonio 4.G araua.

9.-Ganuza Hernandez, Pedro 8.5 araua.

10.-Leoz Osés, M.º Dolores 1.2 araua.

11.-Iribarren Pérez. M.ª Cruz 1.2 araua.

12.-González Martínez, Fernando 1.2 araua.

Iragarkiaren kodea: F0807335