69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

137/2008 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak emana. Haren bidez ebazten dira 2007-2008 ikasturtean lanbide hastapeneko programetan (lanbide lantegiak) matrikulaturiko ikasleentzako ikasketetarako laguntzak, zehazki, garraiorakoak eta jantokirakoak.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, urriaren 31ko 82/2007 Ebazpenaren bidez baimenduriko hastapeneko programetan (lanbide lantegiak) 2007-2008 ikasturtean matrikulaturiko ikasleentzako ikasketetarako laguntzak, zehazki, garraiorakoak eta/edo jantokirakoak, eman edo ukatzeari buruz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 56.802,75 euroko gastua baimentzea eta I. eranskinean agertzen diren ikasleei zenbateko hori ordaintzeko agintzea. Ikasle horiek lanbide hastapeneko programetan (lanbide lantegiak) matrikulaturik daude 2007-2008 ikasturtean eta dirua ikasketetarako, garraiorako eta/edo jantokirako ematen zaien laguntzari dagokio.

2. II. eranskinean agertzen diren ikasleek eskaturiko laguntza ukatzea, baldintzaren bat betetzen ez dutelako. Ikasle horiek lanbide hastapenerako programaren batean (lanbide lantegiak) matrikulaturik daude 2007-2008 ikasturtean.

3. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea I. eranskinean agertzen den zenbatekoa ordaintzeko agindua emateko, guztira, 56.802,75 euro, 2008ko aurrekontuetako "Erdi eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak" izeneko 410002 41150 4800 323100 kontu-sailaren kontura.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau, eranskinik gabe, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Lanbide Hastapenerako Programen Bulegoari eta ikasleak (laguntza eman edo ukatu) matrikulaturik dituzten ikastetxe eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei.

Iruñean, 2008ko apirilaren 30ean.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F0807184