69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

2006/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, otsailaren 1eko 38/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, ondoko laguntza hauetarako eskaera bakarra aurkezteko arauak eman ziren 2008ko kanpainarako: ordainketa bakarraren araubideko laguntzak, nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoak, abeltzaintzako primak, Nafarroako eskualdeetako kalte-ordainak eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzak; gainera, ordainketa bakarraren eskubideak lagatzeko komunikazioak eta erreserba nazionaleko eskubideen eskaerak aurkezteko arauak ere eman ziren.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 1ean emandako 38/2008 Foru Aginduaren bitartez, ondoko laguntza hauetarako eskaera bakarra aurkezteko arauak eman ziren 2008ko kanpainarako: ordainketa bakarraren araubideko laguntzak, nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoak, abeltzaintzako primak, Nafarroako eskualdeetako kalte-ordainak eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzak; gainera, ordainketa bakarraren eskubideak lagatzeko komunikazioak eta erreserba nazionaleko eskubideen eskaerak aurkezteko arauak ere eman ziren.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako apirilaren 2ko 123/2008 Foru Aginduak laguntza-eskaera bakarraren deialdiari buruzko otsailaren 1eko 38/2008 Foru Agindua aldatzen du, tomate eraldatuaren laguntza elkartua sartzeko eta zenbait fruta eta barazki ekoizten dituzten nekazariak ordainketa bakarraren araubidean onartzeko.

Arau hori hobeto ulerturik gai batzuk argitu daitezkeela kontuan hartuta, Kontseiluaren 1782/2003 EE Erregelamenduarekin koordinaturik, bidezko da aldatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarrra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 1eko 38/2008 Foru Agindua aldatzea.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 1eko 38/2008 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, ondoko laguntza hauetarako eskaera bakarra aurkezteko arauak eman ziren 2008ko kanpainarako: ordainketa bakarraren araubideko laguntzak, nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoak, abeltzaintzako primak, Nafarroako eskualdeetako kalte-ordainak eta nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzak; gainera, ordainketa bakarraren eskubideak lagatzeko komunikazioak eta erreserba nazionaleko eskubideen eskaerak aurkezteko arauak ere eman ziren.

1. 22. artikuluko 1. idatz-zatiari erredakzio berria ematen zaio:

"Alor, larre iraunkor, olibadi, haragi horiko mertxikondo eta Williams eta Rocha motetako udareondoetarako erabiltzen direla agertzen direnak".

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Indarra hartzea

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 13an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0807568