69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

567/2008 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez finkatzen dira "13,2 KV-ko linea, Zangozako araztegiko transformazio zentrorako deribazioa" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 17ko 9/2008 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, apirilaren 7ko 450/2008 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, eta ebatzi egin zuen aurkeztutako alegazioen gainean, ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

2008ko apirilaren 28ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak presako deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Zangozako alkateari dei egitea, 2008ko ekainaren 26an aipatutako udalean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek beraiek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Sagrario Melón Vital, María Isabel Isabel Vidaurre Argote eta Raúl Cruzado Espinoza izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Itziar Calvo Oteiza, Alazne Sueskun Erauskin, eta Jasone Goikoetxea Iriberri, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Zangozako Udaletxeko iragarki oholean, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 14an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0807514