69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

ERABAKIA, 2008ko maiatzaren 19koa, Nafarroako Gobernuak hartua, 2007ko uztailaren 23ko Erabakian atzemandako akatsa zuzentzen duena. Erabaki hark Itoizko urtegiko bazterren erabilerak arautzeko udalez gaindiko plan sektoriala onetsi zuen. Planaren sustatzaileak Artzibarko eta Orotz-Beteluko udalak dira.

Nafarroako Gobernuaren 2007ko uztailaren 23ko Erabakiaren bidez (2007ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 13koa), Itoizko urtegiko bazterren erabilerak arautzeko udalez gaindiko plan sektoriala onetsi zen. Sustatzaileak Artzibarko eta Orotz-Beteluko udalak dira. Erabaki horrek zera ezartzen du: "Nagoreko eta Orotz-Beteluko dikeetatik ibaian gora, Artzibarko Udalak uretako jolasak, hala nola, igeriketa, arrantza eta nabigazioa antolatu eta seinalatzeko modua baimentzen ahalko du, arrazoiak emanda eta, hala bada, Ebroko Ur Konfederazioak on iritzirik".

2008ko martxoaren 18an, Orotz-Beteluko Udalak eskatu zuen aipatutako hirigintza erabakian atzemandako akatsa zuzentzeko. Beraz, hauxe dioen lekuan: "Nagoreko eta Orotz-Beteluko dikeetatik ibaian gora, Artzibarko Udalak". Honela behar du: "Nagoreko eta Orotz-Beteluko dikeetatik ibaian gora, Artzibarko eta Orotz-Beteluko udalek".

Aipatutako erabakian akats materiala atzemanda, ez baitzuen Orotz-Beteluko Udala aipatzen, bidezko da hura zuzendu eta Orotz-Beteluko Udala sartzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoazaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Itoizko urtegiko bazterren erabilerak arautzeko udalez gaindiko plan sektoriala onetsi zuen uztailaren 23ko Erabakian atzemandako akatsa zuzentzea. Planaren sustatzaileak Artzibarko eta Orotz-Beteluko udalak dira. Beraz, hauxe dioen lekuan: "Nagoreko eta Orotz-Beteluko dikeetatik ibaian gora, Artzibarko Udalak uretako jolasak, hala nola, igeriketa, arrantza eta nabigazioa antolatu eta seinalatzeko modua baimentzen ahalko du, arrazoiak emanda eta, hala bada, Ebroko Ur Konfederazioak on iritzirik". Honela behar du: "Nagoreko eta Orotz-Beteluko dikeetatik ibaian gora, Artzibarko eta Orotz-Beteluko udalek uretako jolasak, hala nola, igeriketa, arrantza eta nabigazioa antolatu eta seinalatzeko modua baimentzen ahalko du, arrazoiak emanda eta, hala bada, Ebroko Ur Konfederazioak on iritzirik".

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Artzibarko eta Orotz-Beteluko udalei eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari jakinaraztea eta adieraztea erabakiak bide administratiboa agortzen duela eta bere kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 19an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0807904