69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Jabe elkartea: Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Ochoa de Alda, 44an. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2008ko apirilararen 8an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 08-ABR-04 (14/UV)

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia ikusirik, eta Planeamenduko buruaren 2008ko martxoaren 15eko eta 2008ko apirilaren 4ko txostenekin bat, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea igogailua paratuz oztopo arkitektonikoak kentzeko Ochoa de Alda karrikan jabe elkarteak sustatu duen plan berezia. Agiria behin betikoz onetsi aitzin, sustatzaileek testu bategina aurkeztu beharko dute eta hartan zehaztapen hauek sartu:

-Agiriak nabarmendu eta memoriatik bereiziko beharko du plan bereziaren eduki arau emailea, bai grafikoa bai idatzia, halakorik bada.

-Atariko zenbakia zuzendu beharko da, eta adierazi zein dagokion.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan jarritako iragarkien bidez.

Iruñean, 2008ko apirilaren 14an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0807161