69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OTEITZA

Oteitzako UO-32 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2008ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oteitzako UO-32 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Javier eta José Luis Landa Timonedak sustatua. Jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta. Inork ez badu epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da.

Oteitzan, 2008ko maiatzaren 12an.-Alkate udalburua, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L0807508