69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

Aldaketa xehakatua Hirigintza Planean, 1545 eta 1546. lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2008ko apirilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehakatua Hirigintza Planean, 1545 eta 1546. lurzatiei dagokienez. Serimpe, S.A.k sustatu du, Ache Arquitecturak idatzi agiriaren arabera. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aldaketa hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkezten ere, jendea hartzeko orduetan.

Orkoienen, 2008ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0807389