69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2008ko apirilaren 21eko osoko bilkura berezian eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen U.E. 3.34 exekuzio unitateko hirigintza hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren %10aren konpentsazioa dirutan emateko, Zabarate, S.L.k eskatuta.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Mendigorrian, 2008ko apirilaren 22an.-Jarduneko alkate udalburua, José María Beasoain de Paulorena Muru.

Iragarkiaren kodea: L0807788