69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

U.E. 26 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren maiatzaren 8ko 60/2008 dekretuaren bidez, xedatu da hasiera batean onestea Lodosako Arau Subsidiarioetako U.E.-26 unitatea urbanizatzeko proiektua, Vista Alegre karrikan, Carcarko errepideko loturak barne. Proiektua José Antonio Lorente Orio arkitektoak prestatu du, eta 2008ko urtarrilaren 17an ikus-onetsi da. Horren aldaketak, berriz, teknikari berak prestatutako eranskinean sartu dira, 2008ko apirilaren 7an ikus-onetsi baitziren. Sustatzailea Promociones Juan José Cruzorio, S.L. da (CIF B-31/732522). Hori guztia egin da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan ezarritako prozedurari jarraikiz. Orobat xedatu da erabakiaren berri ematea aipatu sustatzaileari eta zerbitzu hornitzaile guztiei ere. Espedientea jendaurrean egonen da, erregelamenduarekin bat.

Espedientea jendaurrean edukiko da hogei egunez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2008ko maiatzaren 8an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0807151