69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Udal honek, 2008ko martxoaren 13an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, hona Udal honek zer erabaki duen, aho batez eta, beraz, legez eskatutako gehiengoa duela:

1. Hasiera batean onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako U.E. 5 H, U.E. 5 G-1, U.E. 5 G-2 unitateei eta 1. sektorearen iparraldeari dagokien xehetasun azterlana, Xabier López de Uralde Sáez de Buruaga arkitektoak prestatua eta Etxauriko Udalak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Erabaki hau ukitutakoei banan-banan jakinaraztea.

Etxaurin, 2008ko maiatzaren 7an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0807160