65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

56/2008 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Kiroleko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda onesten duena, epaimahaia osatuko duten langileen ordezkariak izendatzen dituena eta oposizioaren lehenbiziko ariketarako eguna finkatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 6ko 11/2008 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kiroleko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 27koan.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 9an eman 36/2008 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kiroleko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu direnen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Deialdia 2008ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 23koan.

Erreklamazioen epea bukatuta, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Langile Batzordeak epaimahaian langileak ordezkatuko dituzten bi kideak proposatu ondoren, bidezko da horiek izendatzea.

Bidezkoa da, azkenik, oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz izanen den adieraztea.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kiroleko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Langile Batzordeak epaimahaian langileak ordezkatzeko proposatutako bi kideak izendatzea: mahaikide gisa, Iñaki Moreno Suescun jauna, eta honen ordezko gisa, Javier Elizalde Esteban jauna.

3. Oposizioko lehenbiziko ariketa 2008ko ekainaren 6an izanen da, ostiralarekin, 9:00etan, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan (Iruñeko Zangoza kalea, 34). Ariketarako deialdi bakarra egingo da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 12an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

ANDRES ALBIASU, JOSE MIGUEL

AZPIROZ ECHECOLENEA, AMAIA

BARRETO ANDRADE, JOSE ANTONIO

BONASTRE PIAZUELO, ISAAC

CALLEJA ROMERO, ALBERTO

CELAYETA BEUNZA, JON

ECHEVERRI CELAYA, YOLANDA

EGUILLOR URTIAGA, RAQUEL

GARCIA AMORES, MIKEL

GIL RESANO, MAITE

HUGET PEREZ, MARTA

IRIBERRI BERROSTEGIETA, JON

IZQUIERDO REDIN, MIGUEL

LOPEZ BUENO, RUBEN

MURIEL OTEGUI, XABIER

OSABA MONGE, DANIEL

URDAMPILLETA OTEGUI, ARITZ

YANCI IRIGOYEN, JAVIER

Baztertuak:

-Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik:

LOPEZ IÑIGUEZ, IRENE

Iragarkiaren kodea: F0807489