65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2008ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2008ko maiatzaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2008ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak igorrita) ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu xedepanetan ezarria bete dadin.

Araitzen, 2008ko maiatzaren 6an.-Burua, Ibane Sarasa Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L0807133