65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

URROTZ HIRIA

2008ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Urrotz Hiriko Udalak, 2008ko martxoaren 10ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Publicado en el Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL 2008ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2007ko abenduaren 10eko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2008ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betikoz onetsirik gelditu da.

Funtzionarioak. Lanpostuak

Kargua: idazkaria; kopurua: 1. Lan harremana: funtzionarioa. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa bidez hautatua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: Itzagaondoko eta Lizoainibarko udalerrien artean partekatua. Egoera: lanpostu betea. Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Lan-kontratudun finkoak. Lanpostuak

Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua; kopurua: 1; lan harremana: lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, lanaldi osokoa. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa bidez hautatua. Egoera: Plaza: hutsik.

Enplegatuen izenen zerrenda

Funtzionarioak: Carlos Echarte Urtasun. Kargua: idazkaria.

Urrotz Hirian, 2008ko maiatzaren 2an.-Alkate udalburua, Fermín Julián García Gobeo.

Iragarkiaren kodea: L0806942