II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ORREAGA/RONCESVALLES
Plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak dioena betetzeko, 2008ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena, behin betikoz onetsi da, jendaurrean egon den epean alegaziorik egon ez dela ikusirik. Hasierako onespena 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zen, 2008ko martxoaren 26an, hain zuzen ere. Hona hemen:
Funtzionarioak
Lanpostua: idazkaria. Plaza kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: A. Gradua: 3. Lanpostuko osagarria: %21,6. Dedikazio esklusiboko osagarria: %55. Lanaldi osoa. Auritz eta Erroibarko Udalekin bateratutako zerbitzuak.
Funtzionarioen izen-zerrenda
Idazkaria: Pedro María Cenoz Iragui.
Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda
Lanpostua: administrari laguntzailea. Plaza kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Taldeko osagarria: %12. Lanpostuaren osagarria: %5,36. Egoera: jardunean. Lanaldia: %3,87.
Lan-kontratudun finkoen izen-zerrenda
Administrari laguntzailea: Ana Isabel Erneta Erro andrea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Orreagan, 2008ko martxoaren 29an.-Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.
Iragarkiaren kodea: L0807134