II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ERRIBERRI
Zerbitzu anitzetarako peoi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia
Erriberriko Udalak, 2008ko apirilaren 28ko bilkuran, onetsi zuen deialdia, peoi izateko lanpostu bat, Udalaren obra lantaldean sartua, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Hona hemen
ARAUAK
1.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdia egin da peoi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta hura Udalaren obra lantaldean sartuko da.
1.2. Horrez gain, gainditu dutenen zerrendarekin zerrenda bat osatuko da, Erriberriko Udalak erabili ahal izanen duena behin-behineko langileak kontratatzeko, puntuazioaren ordena hertsian.
1.3. Izendapenak udal enplegatu bihurtuko du izendatua jabetza hartzen duenetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da; alta emanen zaio araubide horretan eta hark aurreikusten duen babesa izanen du.
1.4. Lanpostuak plantilla organikoko D mailari dagozkion lansariak izanen ditu, aplikatzekoak diren xedapenetan ezarritakoari jarraikiz, eta izendatuak indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu, Erriberriko Udaleko denbora mugagaberako lan-kontratudun izanen den aldetik.
1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.
2.-Bete beharreko eginkizunak, aipatzearren baizik ez bada ere.
2.1. Udal eraikinetako mantentze lanak, udal ondasun, instalazio eta zerbitzuen zainketa, baita igeltserotzako lanak, lorezaintzakoak, arekak eta erretenak garbitzea eta bideak egokitzea ere.
2.2. Horiekin batera, haren gain utz daitezkeen antzeko lanak, halako espezializazio baten beharrik ez dutenak baina nolabait lanbidearen berri izatea eta nolabaiteko trebezia izatea eskatzen dutenak. Horiek guztiak haren eskumenaren esparruan eta haren maila eta kategoriaren barrenean.
3.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Deialdian onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
-Adinez nagusia izatea eta Espainiako nazionalitatea izatea edo abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legearen 1. artikuluak aipatzen dituen bertze estatuetatik edozeinetakoa.
-Eskola-ziurtagiria edo baliokideren bat izatea.
-Gaitasun fisikoa izatea kargua betetzeko, osasun ziurtagiriaren bitartez frogatuta.
-Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.
4.-Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Erriberriko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita eta azken eguneko arratsaldeko ordu biak arte, egun balioduna bada, edo balioduna den hurrengoan. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.
5.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate andreak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.
5.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
5.3. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzirik, mahaiburuak, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dadila aginduko du.
Ebazpen berean zehaztuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.
6.-Epaimahaia.
6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: María Carmen Ochoa Canela, Erriberriko alkatea.
Ordezkoa: aurrekoak eskuordetutako zinegotzia.
1. Mahaikidea: Evaristo Calzada Rodríguez.
Ordezkoa: aurrekoak eskuordetutako zinegotzia.
2. Mahaikidea: Udalaren obra lantaldeko lehen arduraduna.
Ordezkoa: Udalaren obra lantaldeko bigarren arduraduna.
3. Mahaikidea: José Ignacio Abaurrea Leoz.
Ordezkoa: Carlos Arrieta Gorría.
4. Mahaikidea: udal funtzionarioen sindikatuetako ordezkari bat.
Ordezkoa: udal funtzionarioen sindikatuetako ordezkari bat.
Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.
Mahaikide idazkaria: Udalbatzakoa edo hark eskuordetzen duen funtzionario publikoa.
6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
6.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira eta horietan baizik ez dute epaimahaia lagunduko.
7.-Lehiaketaldia.
7.1. Alegatu eta frogatzen diren merezimenduak ondoko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko dira. Lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak noiznahi. Deialdia argitaratzen den egunean dituzten merezimenduak soilik hartuko dira kontuan, espedientean agiri bidez egiaztatzen badira.
7.2. Lehiaketaren balorazioa.
Lehiaketaldiak gehienez ere 10 puntuko balorazioa izanen du, modu honetan banaturik:
-Edozein entitatetan, deialdiko lanpostuaren gisako ezaugarriak dituen bertze lanposturen batean aritzeagatik, puntu 1 urte bakoitzeko eta 4 puntu gehienez ere. Denbora zatientzat (hiru hilabete gutxienez) proportzioan dagokiena.
-Bertze titulu akademikoen balorazioa eta egin beharreko jarduerari buruzko ikastaroena, 2 puntu gehienez ere.
-B-1 motako gidabaimena edo handiagokoa izatea, 4 puntu.
8.-Oposizioaldia.
8.1. Oposizioaldian proba hauek egin beharko dira:
-Lehenbiziko ariketa: proba teorikoa izanen da; galdera batzuk erantzun beharko dira eta problema batzuk argitu, idatziz, izangaiek ortografiaz, aritmetikaz, geometriaz eta azaleren eta bolumenen kalkuluaz dituzten ezagutzak baloratzeko. Gehienez ere, 25 puntu. Puntuazioaren %50 lortzen ez duten izangaiak bazter geldituko dira.
-Bigarren ariketa: proba praktikoak izanen dira soldaduraz, lorezaintzaz, pinturaz, igeltserotzaz, elektrizitateaz eta abarrez. Gehienez ere 45 puntu emanen dira ariketa honetan. Puntuazioaren %50 lortzen ez duten izangaiak bazter geldituko dira.
-Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoak izanen dira, lanpostua eskuratzeko izangaien gaitasuna eta egokitasuna aztertzeko. Gehienez ere 10 puntu emanen dira. Puntuazioaren %50 lortzen ez duten izangaiak bazter geldituko dira.
-Laugarren ariketa: buruz buruko elkarrizketa izanen da, Erriberriko udal mugapearen ezaugarriez, karrikez eta hiri bideez eta egin beharreko lan eta eginkizunez. Gehienez ere, 10 puntu.
Lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazio osoa ehun (100) puntukoa izanen da.
9.-Gainditzen dutenen zerrenda.
9.1. Epaimahaiak izangai guztien kalifikazioak argitaratuko ditu Udaletxeko iragarki oholean, guztirako kontuak handienetik txikienera ordenatuta.
9.2. Epaimahaiak puntuazio handiena atera duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Erriberriko Udaleko Osoko Bilkurari . Hura loteslea izanen da.
9.3. Izendatuak, deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak aukeztu beharko ditu 30 eguneko epean, izendapenetik aitzina.
9.4. Proposatuak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu eta aprobatuen zerrendan hurrengoa den izangaia izendatuko da.
10.-Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Udalak osoko bilkuran izendatuko du lanposturako 9.3 idatz-zatian adierazitakoa betetzen duen izangaia.
10.2. Izangai izendatuak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik. Hala egiten ez badu, eskubide guztiak galduko ditu eta 9.4 atalean xedatuari jarraituko zaio.
11.-Errekurtsoak.
11.1. Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzetik sortzen diren egintzen kontra, ondoko errekurtso hauek paratzen ahal dira, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena argitaratzen edo jakinarazten denetik aitzina.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Izena: ........................... adinez nagusia, NAN zk.: ......................... jaioteguna: ................................. jaioterria: ................................ bizilekua: .................................... karrika: ............................. zenbakia: ....... posta kodea: ......... telefonoa: ...............
Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:
Zerbitzu anitzetako peoi izateko lanpostu bat betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, deialdian eskatzen diren beharkizun guztiak betetzen ditudala.
Horrenbertzez,
Eskabide hau onartu eta aipatu lanpostua betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.
Erriberrin, 2008ko ...........aren ............(e)an.
(Sinadura)
Erriberrin, 2008ko maiatzaren 5ean.-Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.
Iragarkiaren kodea: L0806920