65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ELO

2008ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Eloko Udalak, 2008ko apirilaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Publicado en el Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL 2008ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2007ko azaroaren 28ko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2008ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betikoz onetsirik gelditu da.

Funtzionarioen lanpostuak

Kargua: idazkaria; kopurua: 1. Lan harremana: funtzionarioa. Maila: A. Osagarriak: Lanpostua: %28,72. Bateraezintasuna: %35. Familia laguntza emaztea dela eta. Sarbidea: oposizio-lehiaketa bidez hautatua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: Eloko, Untzitiko eta Ibargoitiko udalerrien artean partekatua. Egoera: lanpostua beterik. Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Lan-kontratudun finkoak. Lanpostuak

Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua; kopurua: 1; lan harremana: lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, lanaldi osokoa. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa bidez hautatua. Egoera: Plaza: hutsik.

Enplegatuen izenen zerrenda

Funtzionarioak: Jorge Miguel Reta Pascal. Kargua: idazkaria.

Elon, 2008ko maiatzaren 2an.-Alkate udalburua, Rosario Tirapu Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L0806940