65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1362/2008 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, María Jesús Ruiz Ciriza andrea Obrak eta Hornidurak Kudeatzeko Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. María Jesús Ruiz Ciriza andrea, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, Obrak eta Hornidurak Kudeatzeko Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2008ko apirilaren 28tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileria Atalari eta Kudeaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 6an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0807293