65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DONAMARIA

2008ko plantilla organikoa

Urriaren 30eko 13/1993 Foru Legearen 19. artikuluan, 158/1984 Foru Dekretuan eta 270/1986 Foru Dekretuan egindako aldaketan xedatutakoa betetzeko, ondoko hau erabaki zen 2008ko otsailaren 8ko osoko bilkuran: plantillak osatzen dituzten funtzionario eta lan-kontratudun finkoen izenen zerrendak onetsi dira, eta hemen ematen dira plantillekin batera.

Entitate honen Idazkaritzan hamabost egun baliodunean jendaurrean egon da, aldez aurretik 2008ko martxoaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (19. zk.) eta entitatearen iragarki oholean argitara emanik, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak eta alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta erreklamaziorik egin ez denez gero, Udaleko plantilla organikoa behin betikoz onetsi da 2008ko apirilaren 25eko bilkuran.

Hona hemen plantilla organikoaren laburpena:

I. ERANSKINA

Udaleko langileak

A.-Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria A L. 1 35 14,88. Jardunean. Zerbitzu bateratua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean.

Lanpostua: administrari-ofiziala C O.L. 1 - 16 4,52. Jardunean. Zerbitzu bateratua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean.

Funtzionarioen izenen zerrenda

1.-María Paz Fagoaga Iturralde; jardunean; A maila; 5. gradua; sarrera eguna: 1981-04-04; bateraezintasuna: %35. Lanpostua: %14,88.

2.-María Victoria Eulate Etxegia; jardunean; C maila; 3. gradua; sarrera eguna: 1990-07-05.-Hitzarmeneko osagarria %16; lanpostuko osagarria: %4,52.

B.-Lan-kontratudunak

B.1 Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Kopurua: 1. D mailarekin parekatutako ordainsaria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Sarrera eguna: 2007-06-1.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

1.-Kleofé Goñi Orbegozo; jardunean; D mailarekin parekatutako ordainsaria; hitzarmeneko osagarria, %12; lanpostuko osagarria, %14,67.

B.2. Lan-kontratudunak

Aldi baterako lan-kontratudunak. Inor ez.

II. ERANSKINA

2008ko lan eskaintza publikoa

Lehen mailako ofizial 1, bigarren mailako ofizial 1 eta peoi 1 langabezitik kontratatzea aurreikusten da.

Donamarian, 2008ko maiatzaren 7an.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0807094