II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
TIEBAS
Kontzejuko hautetsien ordainsarien onespena
Tiebasko Kontzejuko Batzarrak, 2008ko apirilaren 16an egin bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen:
Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 75. artikuluan eta Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarrituta eta Kontzejuaren ezaugarri bereziak aztertuta, ondokoa erabaki da:
Lehenbizikoa.-Onestea dedikazio partziala izanen duten Kontzejuko kideen ondoko zerrenda eta haien ordaina:
Kontzejuko burua: astean 4 orduko dedikazioa eta urtean 3.600 euroko ordainsaria.
Bigarrena.-Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga kontuan izanik.
Ordainsarien araubide honen eragina 2008ko urtarrilaren 1az geroztikoa da eta urtero eguneratuko da erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPIa aplikatuz.
Hirugarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tiebasen, 2008ko apirilaren 20an.-Kontzejuko burua, Francisco J. Rodríguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0807024