65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1361/2008 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, María Jesús Ruiz Ciriza andrea, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Inbertsio eta Obra Ataleko Gizarte Zerbitzuetako Inbertsioen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskaturik.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, Agentzia horren zuzendari kudeatzaileak du izendapenak eta kargu-uzteak agintzeko eskumena.

EBATZI DUT:

1. María Jesús Ruiz Ciriza andrea, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Inbertsio eta Obra Ataleko Gizarte Zerbitzuetako Inbertsioen Bulegoko burua, kargutik kendatzea, berak hala eskaturik, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzte horrek 2008ko apirilaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileria Atalari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Idazkaritza Teknikoko Bulegoari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 6an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0807297