II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
MURCHANTE
Tokiko Gobernu Batzarreko kidearen eta bigarren alkateordearen izendapena
Udaleko Alkatetzak 2008ko apirilaren 28an emaniko 60/2008 ebazpenaren bitartez Javier Calahorra Aguado zinegotzia Tokiko Batzarreko kide eta bigarren alkateorde izendatu zen.
Argitara ematen da orok jakin dezan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Murchanteko Udaleko iragarki oholean, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 46.1. eta 52.4. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
Murchanten, 2008ko apirilaren 28an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.
Iragarkiaren kodea: L0806780