65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEITZA

Alkatetzaren 164/08 ebazpena. Ezkontzak egiteko eskumenak zinegotziei eskuordetzea

Udalean ezkontza zibilak egin eta ezkondu asmokoek aipatu ezkontzak, alkatetzaren eskuordetzaz, Leitzako Udaleko zinegotziek egitea eskatzeko aukeraren aitzinean.

30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki dut:

1.-Udal honetako zinegotzi guztiak eskuordetzea, Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumenerako, ezkondu asmokoek hala eskatzen dutenean.

2.-Eskuordetze honek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Leitzan, 2008ko maiatzaren 8an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0807193