II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
BERASKOAIN
Udalkideendako konpentsazioa 2007an
Udalbatzako kideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak zehazteko irekitako prozedura azterturik, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarrituta, eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertuta,
Udalbatzak, agertutako guztiak ados egonik, ondokoa erabaki du:
Lehenbizikoa.-Ez alkateak, ez zinegotziek ere, ez dute karguan dedikazio partzial edo erabatekorik izanen.
Bigarrena.-Udalbatzako organo kolegiatuen bilkuretara egiazki joateko, bilkura-sari hau finkatu da:
-90 euroko konpentsazioa ezartzea osoko bilkuretara agertzen den udalkide bakoitzarendako.
-60 euroko konpentsazioa ezartzea batzordeetara agertzen den udalkide bakoitzarendako.
-Udalkideendako konpentsazioetarako gastua, gehienez ere, 9.460,64 euro izanen da.
Erabaki honen indarraldia 2007ko urtarrilaren 1ean hasiko da.
Hirugarrena.-Erabaki hau aditzera ematea, Udaletxeko iragarki oholean jarrita eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Beraskoainen, 2007ko abenduaren 18an.-Alkatea, José Javier Fernández Sola.
Iragarkiaren kodea: L0807004