65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARTAXOA

Alkatearen ordainsariak eta zinegotzien bilkura sariak

Artaxoako Udalak, 2008ko martxoaren 13an eta apirilaren 10ean egin osoko bilkuretan, honako hau onetsi zuen, bertan ziren guztiak bat heldu zirela:

1.-2008ko ekitaldirako, alkatearendako ordainsaria onestea, dedikazio partzialagatik: 1.367,00 euro gordin hilean.

2.-Ezartzea, orobat, 2008ko ekitaldirako, zinegotziendako bilkura-sari hauek: 10,00 euro gordin osoko bilkura bakoitzera joateagatik, eta gehienez ere 194,05 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2008ko apirilaren 29an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0806879