65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZABALTZA

2008ko karga-tasak

Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2007ko abenduaren 7an egin osoko bilkuran:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,31 izanen da.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,40 izanen da.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.-Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %4 izanen da.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, %3ko portzentajea aplikatuko da, aldi guztietarako. Karga-tasa bakarra: %10.

Erabaki hauek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Arraitzan (Zabaltza), 2008ko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Alfredo Izco Rezusta.

Iragarkiaren kodea: L0807143