65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZABALTZA

Ordenantzak. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako ordenantzak:

1.-Lehen aldiz erabiltzeko eta irekitzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza.

2.-Ordenantza fiskala, lehen aldiz erabiltzeko edo irekitzeko lizentziak tramitatzeko tasak arautzen dituena.

3.-Ordenantza fiskala, jarduera sailkatuen espedienteak tramitatzeko tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Zabaltzan, 2008ko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Alfredo Izco Rezusta.

Iragarkiaren kodea: L0807000