65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

HAPOko aldaketa puntualeko proiektuaren testu bategina, Udalaren industrialdeari dagokiona (6. poligonoko 621 eta 624. lurzatiak)

Hiri honetako Udalak, 2008ko apirilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzordeak proposatuta, behin betiko onestea erabaki zuen Tuterako HAPOko aldaketa puntualeko proiektuaren testu bategina, Udalaren industrialdeko berdegune bat, Gallina Blanca aldean, industriako lurzoru bihurtzeko. 6. poligonoko 621 eta 624. lurzatiak dira, 2. unitate integratuko 10-A banaketa eremuaren AA-5-en barrenean. Tuterako Udalak sustatu du eta Osoko Bilkurak 2007ko abenduaren 28an onetsi, hasiera batean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2008ko maiatzaren 5ean.-Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0806958