II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
AZKOIEN
Aldaketa Kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, apirilaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 5. artikuluaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, Kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan egin den aldaketa behin betikoz onetsirik egonen da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Azkoienen, 2008ko apirilaren 28an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.
Iragarkiaren kodea: L0806943