65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OROTZ-BETELU

Zalduko josteta eremuaren erabilera arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2008ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zalduko josteta eremuaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Orotz-Betelun, 2008ko maiatzaren 7an.-Alkatea, Ainhoa Mendía Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0807153