65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Ordenantza, Cabanillasko eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak ematea arautzen duena

Cabanillasko Udalak, 2008ko otsailaren 29an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2008ko apirilaren 30ean.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0806816