65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOZAR

Gazteriaren gizarte etxearen antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen erregelamendua. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2008ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gazteriaren gizarte etxearen antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Berriozarren, 2008ko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0807108