65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERASKOAIN

2008ko karga-tasak

Beraskoaingo Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2007ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,27 izanen da.

2.-Landa-kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,50 izanen da.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1,4 indizea aplikatuko zaie.

4.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %4 izanen da.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2007ko ekitaldian ezarritako portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau argitaratzen denetik aitzina.

Beraskoainen, 2007ko azaroaren 27an.-Alkatea, José Javier Fernández Sola.

Iragarkiaren kodea: L0807001