65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARBIZU

Arbizuko Udal Planeko 23. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatua. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak sustatu du eta Xabier López de Uralde arkitektoak prestatu Arbizuko Udal Planeko 23. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatuaren proiektua. Udalbatzak, proiektua aztertuta, aho batez erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Arbizuko Udal Planeko 23. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatuaren proiektua, Arbizuko Udalak sustatua eta Xabier Lopez de Uralde arkitektoak prestatua.

2. Indarra duen legerian xedatutakoaren arabera, jendaurreko epea irekitzea, hilabetekoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintziako egunkarietan argitaratzen denetik aitzina, interesdunek proiektua aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

3. Erabaki hau eta aldaketa proiektuaren kopia bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, txostena egin dezaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arbizun, 2008ko apirilaren 30ean.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0807168