65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTSOAIN

Dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2008ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Antsoaingo Udalaren Dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantza, Kulturarako, hezkuntzarako, kirolerako, gazteriarendako, laguntzarako, gizataldeendako eta gizarterako diru-laguntzak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Antsoainen, 2008ko maiatzaren 2an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0807107